Gure ikastetxean gure ingurunea zaintzearen eta hobetzearen aldeko apustua egiten dugu. Naturaz gozatzen dugu, zaintzen eta errespetatzen ikasten dugu.
Badakigu guztiok lagundu behar dugula gure ohitura onekin mundu bizigarriago bat sortzen.
Gaur egungo gizartean, kontsumo arduratsuaren garrantziaz jabetu behar gara, maila indibidualean zein kolektiboan. Horregatik, ikastetxean ingurumen-arazoei aurre egiten saiatuko gara, naturak eskaintzen dituen baliabideen erabilera egokia sustatuz.