Sofía Barat Hezkuntza Fundazioa
Sagrado Corazón Ikastetxea
Sagrado Corazón Ikastetxea








IKASTETXEARI BURUZKO BERRIAK

Errekaldeko Artazu Bekoa auzoan 2 igogailu bertikal eraikitzeak ikastetxera hurbiltzeko irisgarritasuna hobetu du.
Berri hau zorionekoa dugu, igogailu hauei esker eskolara igotzeko oztopo arkitektoniko asko saihestu baitira, eskailerak batez ere.
BAKEGILEAK IZAN

Gure aurtengo leloak Jesusen Bihotza familiaren nazioarteko proiektu bat biltzen du: Bakearen artisauak (#Artisansofpeace). Santa Magdalena Sofia Barat-en ausardian eta indar espiritualean oinarrituta, munduak premiaz behar duen adiskidetze eta justizia hazi hori izateko.
Proiektu honetan ikasiko dugu bake artisauak izaten eta hori gatazkarik ez izatea edo eguneroko tentsioak ez sortzea baino askoz gehiago dela. Bakea pertsona bakoitzaren barruan hasten den prozesu bizia da, nola tratatzen garen nabaritzen da eta inguratzen gaituen guztia eraldatzen du. Baketuz baketzen ikasten da, maitatuz maitatzen ikasten den bezalaxe. Ahaleginez, erorketez eta ikaskuntza partekatuz betetako bidea da. Inor ez da artisaua lehenengo egunean, baina elkarrekin gaude ogibidea ikasteko.
Apustu egiten dugu ..
Ikasketa kooperatiboa
Ikaskuntza kooperatiboa eta kolaboratiboa lantzen dugu, eta, horrekin, ikaskideen laguntzaz , gure ikasleek taldeko lan estrategiak eta arazoak konpontzen ikasten dituzte.
Ikasi eta bizi euskaraz
Gure ikastetxea “D” eredua izanez, Euskara da gure irakas-hizkuntza hezkuntza-prozesu osoan zehar, ikasteko alde garrantzitsu bat izateaz gain, eguneroko erabilerarako hizkuntza ere izaten da pertsonen arteko harremanetan.
TIK erabilera didaktikoa
Teknologia berriek ikasgelan metodologia aktiboak eta parte-hartzaileak garatzeko duten potentziala sinesten dugu. Beraz, bere erabilera sustatzeko eta gaitasun digital arduratsua eta osasuntsua garatzeko konpromisoa hartzen dugu.
Bihotzetik heztea
Gaitasun kritikoa duten, munduko arazoen aurrean sentiberak diren, itxaropenari irekita dauden eta errealitatearekin konprometituta dauden pertsona autonomoak heziz, kultura desberdinak ezagutuz, errespetatuz eta baloratuz.
Gure ikastetxean elkartasunaren, errespetuaren eta justiziaren balioak kontuan hartzen dituzten espazioak sortuz .





















